Zesta punta pilota joko bat da, xistera handia izeneko saskiarekin jokatzen dena. Kirol honi, Jai Alai ere esaten zaio nazioartean, eta hala da ezaguna Euskal Herritik kanpo kirol hau jokatzen duten herrialdeetan: Frantzia, Mexiko, Espainia eta AEBak kasu.
Munduko joko bizkorrena omen da, pilotak hartzen duen abiadura dela-eta. Ahuntz larruz forraturiko 125-140 gramoko pilotak 302 km/h har ditzake (Jose Ramón Areitiok lortua, Newport Jai Alai pilotalekuan, Rhode Island)
Pilota jokoko espezialitateetako bat da, Eusko Pilotaren Nazioarteko Federakuntzak (FIPV) bere munduko pilota txapelketetan sartua duena.
Xisteraren lehen ezaugarria, nabarmenena, saskia bera da. Zesta puntako saski honek, antzinako xisteran du bere jatorria. Saskiak gaztainondo zurez eta zumez egiten dira. Saskien luzera ezberdina izaten da aurrelarien eta atzelarien kasuan. Aurrelarien saskien neurria, 62 zentimetro ingurukoa da, eta atzelariena, berriz, 68koa. Lerroen kurbadura kontutan hartuz gero, neurri hau 90 eta 110 zentimetro arte luzatzen da. Saskiaren beste ezaugarrietako bat bere poltsa da. Saskiaren erdialdean dago poltsaren zatirik sakonena, 15 zentimetroko sakonerarekin. Pilota, saskira puntatik sartuta, hortxe hartzen da, eta saskiaren muturreraino bidaltzen da, zuzen frontisera bidaltzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario