Aizkora proba edo aizkolaritza herri kirol mota bat da. Helburua enbor bat edo gehiago aizkoraz ahalik eta denbora gutxienean moztea da, eta banaka, binaka edo taldeka lehiatzen ahal da. Enborra zutik edo etzanda egon daiteke.
Aizkolaria izena du proba honetan diharduen kirolariak. Apustuetan bi laguntzaile izaten ditu ondoan: "erakuslea", kolpea non jo aholkatzen diona, eta "botileroa". Txapelketetan aizkolariak laguntzailerik gabe aritzen dira.[1].
martes, 11 de enero de 2011
Zesta punta
Zesta punta pilota joko bat da, xistera handia izeneko saskiarekin jokatzen dena. Kirol honi, Jai Alai ere esaten zaio nazioartean, eta hala da ezaguna Euskal Herritik kanpo kirol hau jokatzen duten herrialdeetan: Frantzia, Mexiko, Espainia eta AEBak kasu.
Munduko joko bizkorrena omen da, pilotak hartzen duen abiadura dela-eta. Ahuntz larruz forraturiko 125-140 gramoko pilotak 302 km/h har ditzake (Jose Ramón Areitiok lortua, Newport Jai Alai pilotalekuan, Rhode Island)
Pilota jokoko espezialitateetako bat da, Eusko Pilotaren Nazioarteko Federakuntzak (FIPV) bere munduko pilota txapelketetan sartua duena.
Xisteraren lehen ezaugarria, nabarmenena, saskia bera da. Zesta puntako saski honek, antzinako xisteran du bere jatorria. Saskiak gaztainondo zurez eta zumez egiten dira. Saskien luzera ezberdina izaten da aurrelarien eta atzelarien kasuan. Aurrelarien saskien neurria, 62 zentimetro ingurukoa da, eta atzelariena, berriz, 68koa. Lerroen kurbadura kontutan hartuz gero, neurri hau 90 eta 110 zentimetro arte luzatzen da. Saskiaren beste ezaugarrietako bat bere poltsa da. Saskiaren erdialdean dago poltsaren zatirik sakonena, 15 zentimetroko sakonerarekin. Pilota, saskira puntatik sartuta, hortxe hartzen da, eta saskiaren muturreraino bidaltzen da, zuzen frontisera bidaltzeko.

esku pilota
Esku pilota edo esku huskako pilota, pilota jokoaren aldaera bat da, esku hutsez jokatzen dena. Bi jokalari edo bi bikote elkarren kontra arituz jokatzen da. Elkarren aurka diharduten bi alde horiek, txandaka, pilota bat kolpatzen dute, pilotak horma bat —frontisa— jo dezan, harik eta bi aldeetako batek huts egin duelako besteak puntua lortzen duen arte.
Euskal Herrian ez ezik, Errioxan, Aragoin eta Gaztela eta Leonen ere jokatzen da. Nazioartean ere, Irlandan antzerako kirola jokatzen da: Irlandar pilota.
Hainbat neurritako pilotalekuetan jokatzen da, nahiz ezker paretakoetan nahiz trinketeetan.
Pilotari ospetsuak:
Arretxe ,Artamendi ,Atano III.a ,Barberito I.a ,Barriola ,Beloki ,Capellán ,Ladis Galarza ,Panpi Ladutxe ,Martínez de Irujo ,Ogeta ,Olaizola II.a ,Retegi I.a ,Retegi II.a ,Titín III.a ,Tolosa ,Unanue ,Xala

Suscribirse a:
Entradas (Atom)